XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rikardok ez du beste ezer berezirik aurkitu.

Kristaletatik zehar kanporatzen den argi gorriska nondik datorren ere ikusi du: egurrezko arabeskoak dituen lanpara batetatik, gainean zeta gorrizko oihal bat duela.

Aladinoren kriseilu liluragarria.

Rikardok egunkari piloaren ondoan pintura poteak ikusten ditu.

Bapatean, ilunpetan dagoen norbaitek zera dioela entzuten du: - Zuk ere pintatu behar al duzu? Ikaratu egiten da; momentuz behintzat ez du esaten diotena ulertzen, bera jan nahi lukeen basapiztia bat datorkio burura.

Hankak gurutzaturik lurrean eserita dagoen gizon bat aurkitzen du txoko batetan.

- Ongi ibili!- esaten dio gizonak alaikiro.

Rikardok pintura pote bi hartu eta irteerarantz egiten du korrika.

Momentu batez dezepzionatuta sentitzen da.

Denda hartan dena libre zegoen, ez zegoen inongo debekurik.

Kanpoan dagoela, lorez josita dauden lau autoei egiten die so.

Haietako batetan, eguzkiloreak; pentsamentuak * pentsamentuak: lore moeta beste batetan; hiru eta laugarrenean Rikardok ezagutzen ez dituen loreak.

Emakumeak lehenago erakutsi dion Renaultaren ondora joaten da, eta imintzio bat egiten ari den gizontxoa margotzeari ekiten dio. Marradun gizontxoa.

Boskarren gizontxoa egiten hasi denean, pekadun emakume gaztea hurbildu, Rikardok egin duena begiratu eta zera esaten dio: - Mozkorren antzera ari dira horiek dantzan.

- Baina denak gizonak dituzu.

- Marradun emakumerik egiten ba al dakizu?.